jueves, 19 de mayo de 2016

Azken sarrera


Lauhilabetea bukatu da, eta honekin, blogga, didaktika eta kurtsoa.

Hilabete hauen zehar hainbat gaiak jorratu ditugu klasean, bai bideoen bidez, bai hitzaldien bidez, baita presentazioen bidez.

Alaitz, didaktika irakaslea, portafolio digitala egiteko aukera eman zigun, irakasgai hau modu errazagoan aurrera eramateko.

Klaseko lehenengo hasteetan Francesco Tonucciri buruz hitz egin genuen, bere liburuari "La cuidad de los niños/Haurren hiria" garrantzi handia ematen. Tonucci esan zuen esaldi bat aspimarratu beharko banu, hau izango zen:"Escuela para todos, no de todos y para pocos".

Urrengo astean “Konfiantzaren Pedagogia”: Haurraren ahalmenak errespetatu eta sustatu bideoa ikusi genuen, eta hausnarketa egin eta ondoren, haurraren ahalmenak errespetatzea eta sustatzea oinarri dituen sistema berritzailea dela atera nuen ondorio bezala.

Martxoan Fernandoren bisita izan genuen klasean, eta adimen kontzientzia irakaskuntza-ikaskuntzan gaiari buruz hitz egin genuen, eta hainbat gaietan sakondu genuen , hala nola errealitatean, izatean, behaketan...

Emmi Piklerri garrantzi handia eman diego lauhilabetean zehar, eta haren lanei buruz ikasi dugu, adibidez babes-etxeei edo loczy institutoari buruzko informazio asko bereganatu dugu.

Aste santua eta gero, klasean ikusi genuen bideo baten hausnarketa egitera ausartu nintzen. Bideo hori Haurreskolak erakusten zituen, eta bere pedagodiaren informazioa erakusten zuen. Oso interesgarria irudotu zitzaidan metodologia hau ezagutzea eta jalitea Araban 47 zentro daudela.

Klasean erlaxazio momentuak izan ditugu Alaitzekin, eta konturatu gara oso inportantea dela bai guretzat, bai umeentzat saio hauek egitea, estresa kentzeko era energiak berreskuratzeko. Horrela kontzentrazioa eta arreta handitzen dira.

Gure irakasleak garrantzi handia ematen dio bideoei, eta klasean "Neurohezkuntza: beste eskola baten alde" bideoa ipini zigun, hezkuntza hobetzeko gakoak erakusten direlako.

Azken hilabete hontan, hainbat gai jorratu ditugu klasean, hala nola "Debekatutako heziketa", non erakusten da ez dagoela hezkuntza sistema perfektua eta oso garrantzitsuak direla bai errespetua, bai askatasuna, bai maitasuna.

Nire eta nire taldeari maiatzak 13an unitate didaktikoaren presentazioa egitea tokatu zitzaigun eta horretarako Curriculum-aren pautak jarraitu izan behar genituen. Erabaki genuen zirkuari buruzko unitate didaktiko bat egitea gai honetan arlo asko jorratu ahal direlako, adibidez animaliak, koloreak, zenbakiak...

Eta astelehenean Elena Herran etorri zitzaigun klasera Emmi Piklerri buruz hitz egiteko eta haren pedagogiari buruz hitz egiteko. Nahiz eta gauza asko ezagutu jadanik, oso interesgarria izan zen profesional bati entzutea.

Bukatzeko, eta nahiz eta gai hauek ez jorratu klasean, oso interesgarriak iruditzen zaizkit eta horregait hitz egin dut hauei buruz nire blogan, "Informazio eta teknologia berriak Haur Hezkuntzan" eta "Montessori ikastetxeak".

Espeero dut nire bloga zure gustukoa izatea eta eskerrik asko zure denbora nire lanean erabiltzeagatik. Agur bat eta urrengo kurtsora arte.

Pikler-Lóczy hasiberrientzat

Astelehenean, Elena Herran etorri zen klasera Emmi Piklerri buruzko hitzaldi bat ematera.

Nor da Emmi Pikler

Emmi Pikler, 1902.  jaio zen Vienan. Bere ama, austriarra zena,  maistra zen eta bere aita, Hungariakoa, ebanista.

Haurtzaroan Budapesten bizi izan zen eta 20ko hamarkadan, Vienara itzuli zen, medikuntza ikasketak egiteko. 

Garai hartan Vienan, kultura-korronte aurrerakoi eta “hezkuntza berriko”  korronte garrantzitsuak zeuden: Psikoanalisia (Sigmund Freud) eta Eskola Berria / Eskola Ekitailea (Freinet, Montessori…), beste batzuen artean.

Pediatrian espezializatzen da eta Vienako ospitale Unibertsitarioan bere praktikak egiten ditu. Ospitale Unibertsitario horretan, ondorengo urteetan Budapesten praktikan jarriko zuen hainbat printzipioekin trebatzen hasi zen.

Ume txikia eta bularreko haurrei,  zainketa pediatrikoa ematerakoan ahalik eta modu atseginagoan egitea saiatu zen. Azterketa, nahiz eta oso ezatsegina izan, haurra edo bularreko haurra negarrik egin gabe egin behar zen, samurtasunez ukituz, arduraz, kontutan hartuz eskuartean bizirik, sentikor eta harkorra zen ume bat zegoela.

Gaixorik zeuden umeak prestatutako jolaserako txokoetan egoteko aukera zeukaten, haur txikienak barne.

Bularretako haurren janzkera ez zen ohikoa: hankan ez zeuden bildurik eta fardelak ondo erantsiak zeuden libreki mugitu ahal izateko.

Bizi unitateak

  • Zer eskaintzen du?
  • Zaintza pertsonalizatuak
  • Bizi eremua egonkorra
  • Egokitatutako ingurua
  • Erabateko mugimendu askatasuna
Zoritzarrez, ez zaigu deborarik eman hitzaldi osoa entzuteko, baina entzun duguna oso interesgarria izan da.

lunes, 16 de mayo de 2016

Informazio eta teknologia berriak Haur Hezkuntzan


Klasean, eta lauhilabete osoan, IKTi buruz hitz egin dugu klasean eta erabili ditugu errekurtzo bezala. Unibertsitatean, eta batxillergoan ere, asko erabiltzen dira eta irakasleei lana errazten die, baina orain dela gutxi galdera bat sortu zen, egokia da Haur Hezkuntzan IKTak erabiltzea?

Gure inguru hurbilena ikusita, zenbat etxeetan ez daude telefonoak, telebista, argazki makina digitala, bideo kamara, ordenagailua, DVDa…? Gero eta tresneria gehiago dago eta hauei esker informaturik gaude, komunikatzen eta harremanatzen gara, esperientziak konpartitzen ditugu . Gure haurrak, txikitatik, tresna horiek erabiltzen ikasten dute, agian gu baino askoz arinago.

Egoera honen aurrean irakasleok erronka handia daukagu : gurekin dauden ikasleak gaitasun digitaletan trebatzea. Egia da eskola munduan tresneria sartu dela, baina erabiltzen da? Zertarako? nola? Gure ikasleei ondo trebatzeko zer egin behar dugun jakiteaz gain, zein nolako estrategiak erabiliko ditugun, zein baliabideak erabiliko ditugun eta nola egingo dugun ere argi eta garbi izan behar dugu.

Ezin diogu bizkarra eman errealitateari. Informazio eta komunikazio teknologiak haurrengana heldu dira eta guk eskoletan kontrolatu, landu, irakatsi, egokitu eta etekina atera behar diogu. Guzti hau egiteko metodologia eta ikasleen jarrera erabat aktiboa zein parte-hartzailea izan behar da, erabiliko ditugun tresnak adinetara egokituak , azken finean protagonistak izan behar dira.

Gure lana ezinbestekoa da, haurrak motibatu behar ditugu, baliabideak bilatu eta ahal den neurrian sortu, era eraginkorrean lan egin, egoera esanguratsuak sortu, haien akatsak onartu , hau da, erreferente izaten jarraituko dugu baina rola ezberdina izango da. Gure lana gaitasunetan oinarritu behar dugu. Hemendik aurrera ikasleen ezagutzaren prozesuan gidariak izan behar gara.

Nire ustez, haur hezkuntzako haurrek, teknologia eta metodologia hau erabiliz, curriculuma-n agertzen diren trebeziak lortzen hasiko dira, tresna digitalak egoera esanguratsuan erabiltzen ikasiko dute, eta honekin batera alfabetatze digitala martxan jarriko da; dena dela helburu horiek ez dira beteko momentu egokiak aprobetxatzen ez baditugu eta aukera handiak pentsatu, idatzi, adostu, besteen aurrean lanak aurkeztu, elkarlanean aritu, eztabaidatu, ekintzetan parte hartu eta jolasteko ematen ez badizkiegu.

viernes, 13 de mayo de 2016

Curriculuma

Zer da curriculuma?

Hezkuntzan, curriculuma ikaskuntza-prozesu bat osatzen duten helburu, gaitasun, metodo eta ebaluazioen multzoa da.

Hezkuntza-proiektua dela kontuan hartuz, curriculuma hezkuntzaren antolaketaren funtsa da eta, beraz, kontzeptu konplexua da, besteak beste, gizartearekiko loturak, pedagogia-sistemaren ezaugarriak eta hezkuntzaren praktika eta bilakaera bera islatzen dituena.

Batzuen iritziz, curriculuma hezkuntza-prozesua guztiz zehaztu egiten duen agiria da (zer, nola eta noiz irakatsi eta ebaluatu); beste batzuen iritziz eta modu orokorrago batez, curriculuma eskolak eskaintzen dituen ikaskuntza-esperientzia guztien multzoa da, agiri batean zehaztuta ez badaude ere, curriculum ezkutu bat osatuz.

Curriculum motak

Curriculuma irekia edo itxia izan daiteke.
  • Curriculum irekiak helburu orokorrak bakarrik plantetatzen ditu eta ikaskuntzaren uniformetasunari uko eginez, hezkuntza-egoera bakoitzean egokitzen da, ikasketa-prozesuaren emaitzei begiratuz batik bat eta ebaluazio jarraitubati jarraiki.                                                       
  • Curriculum itxiak, berriz, aurrez ezarritako helburu, edukin eta bitartekoak biltzen ditu, modu homogeneo batez eta programa zehatz eta aldaezin bati jarraiki.
Curriculumaren elementuak

  • Konpetentziak: Testuinguru bakoitzera egokituta dauden jakintzen, trebetasunen, jarreren eta balioen elkarrekintza da. Konpetentzien bidez, pertsonaren errealizazioa eta garapena, herritartasun aktiboa eta gizarte-integrazioa lortu nahi da.
  • Helburuak: Umeengan lortu edo garatu nahi ditugun ahalmenak edo gaitasunak dira.     
  • Edukiak: Gizarte talde baten kulturatik irakasteko aukeratu diren elementuak.                 
  • Metodologia: Irakaskuntza prozesuan irakasleak erabiltzen dituen metodoak edo printzipioen multzoa. Irakaste jarduerak metodologiaren barruan ematen dira eta sailkapen ugari daude.                                                                                                       
  • Ebaluazioa: Egin eta lortu denari buruzko informazioa jasotzea, analizatzea eta kalifikatzea dauka helburu bezala. Ebaluazio-sistema bat diseinatzeko galdera hauek erantzun behar ditugu: zer, nola, noiz eta zertarako ebaluatu.
Curriculumaren oinarriak 
  • Gizartea: Gizartearen beharrak, eskariak eta ahalbideak jakitea. (Oinarri soziologikoa)
  • Ikasleak eta ikasle taldeak: Haien ezaugarrietara integratu eta ikasleen egoera psikologikoa aztertzea. Haien metodoak, gaitasunak, interesak… kontuan hartzea. (Oinarri psikologikoa)
  • Irakatsi nahi/behar duguna: Zer irakatsi nahi den eta nola irakatsi nahi den aztertzen da, hau da, umeentzat egokiak diren metodoak aukeratzea da bere xede nagusia. (Oinarri epistemologikoa)
  • Irakaskuntza, hezkuntza, horiei buruzko teoriak eta esperientziak: Irakaskuntza eta hezkuntza aztertzen dituzten diziplinak aztertzen du. (Oinarri pedagogikoa)

miércoles, 11 de mayo de 2016

Nola egin Unitate Didaktiko bat



Zer da unitate didaktiko bat? Eta nola egin dezakegu bat? 

Hasteko, argi eta gabi izan behar dugu unitate didaktikoa denbora tarte batean ikaste-irakaste prozesuan parte hartzen duten elementu guztien erlazioa dela, hots, irakaskuntza eta ikaskuntzaren gai multzo bat antolatzen du eta bertan, zer, nola eta noiz irakatsi baita noiz ebaluatu ere adierazten da. 


Hortaz, unitate didaktiko bat nahiko osoa dela esan daiteke, non unitate didaktikoaren deskribapena, helburuak, edukiak, metodologia (jarduerak, materialak, espazioa…) eta ebaluazioa agertu behar diren. Jarraian atal hauen inguruko informazioa jaso dut: 
  • Unitate didaktikoaren deskribapena: Unitate didaktikoan jorratuko den gaia zein den agertu behar da eta gai hori hautatzeko justifikazioa.
  • Unitate didaktikoa osatzen duten elementuak 
  1. Helburuak: Unitatearen bitartez lortu nahi denari egiten dio erreferentzia (zertarako). Helburuen aspektu gakoa gaitasun terminoetan adierazita dagoela da, hau da, uste da eskolak gehiago lagundu behar duela gaitasun orokorrak garatzen; geroago jokabide konkretuetan agerian jarriko direnak eta norbanakoaren arabera alda daitezkeenak.                                        
  2. Edukiak: Ikaskuntzaren objektua izango diren edukiak agertu behar dira, unitate didaktikoan zer landuko den, hain zuzen ere. Hiru eduki motak hartu behar dira kontuan, kontzeptualak, prozedurazkoak eta jarrerazkoak, alegia. Gainera, aipatu beharra dago edukien artean oreka bat mantendu behar dela.                                               
  3. Metodologia (jarduerak, estrategiak…): Unitate didaktikoan ematen den gaia ahalik eta hobekien lantzeko egin behar diren jarduerak, eta horiek aurrera eramateko beharrezkoak diren materialak eta baliabideak ere identifikatu behar dira. Bestalde, jarduera bakoitzean emango den denbora eta taldekatze desberdinak finkatu. Horretarako, curriculumean ageri den metodologia irizpideetan arreta jarri behar da.                
  4. Ebaluazioa: Ebaluazioaren helburua informazioa jasotzea da eta ikasleak nola ibili diren ikusteko aukera ematen du. Gainera, ebaluazioaren bidez jakin ahal izango dugu erabilitako estrategiak onak izan diren ikasleentzat eta, beharbada, irakaslea konturatuko da ikaskuntza prozesua birmoldatu behar duela, ikasleen emaitzen arabera. 
Azkenengo lerro hauek unitate didaktiko bat egiteko jarraitu behar diren urratsei buruz hitz egiteko erabiliko ditut. Urrats horiek honakoak dira: 
  • Oinarrizko gaitasunak determinatu. 
  • Unitate didaktikoan garatuko diren baloreak eta jarrerak determinatu. 
  • Espero diren ikaskuntzak formulatu. 
  • Formulatu diren ikaskuntzak garatzeko egokiak diren jarduerak/estrategiak aukeratu. 
  • Aukeratutako jarduera/estrategia horiek zenbateko iraupena izango duten erabaki.
  • Ebaluazio adierazleak formulatu.
  • Instrumentuak aukeratu formulatutako adierazleekin bat datozenak.
HAU DA KLASEAN PLANTEATUTAKO UNITATE DIDAKTIKO BAT




domingo, 8 de mayo de 2016

Debekatutako Heziketa


"Debekatutako Heziketa" film dokumentala da non ikusten da heziketa maitasunean, errespetuan eta askatasunean oinarritzen dela. 

Heziketa-paradigma asko gaurko prozesua irudikatzen duen tokian berreskuratzea proposatzen du bere ideiak esploratuz eta eskola tradizionalaren heziketa-modeloaren egiturak aldatzera ausartu diren esperientzia haiek ikusgai bihurtuz.

Film honek heziketa-modeloaren egiturak aldatzea proposatzen du.

Irakasle bezala gidaria garela aitortu behar dugu, prestatuta egon behar garela, gu errespetatzen hasiz gainerakoak errespetatu ahal izateko, ikasle bakoitza ezagutzea bere ametsak, nahiak... errespetatzen. Eredua izan behar dugu, ikasleak ezagutzea, prozesu ikasketan aurrera egin dutenak ezagutzea, ikasgela leku parte-hartzailea bihurtzea, demokratikoa, bakeaz beteta, berotasunaz, ere gatazkak gainditzea eta haiek aldaketarako aukeren moduan ikustea da gure helburua.

Kritika sisteman erortzen da, hezigarria ez dena. Gainera esaten da hezkuntza erreminta bat da sistemarako langile erabilgarriak hezteko, indarreko egitura soziala mantentzeko asmoan.

Ordezko metodoek bilatzen dute ikasleak nor den erantzukizuna onar dezala, sormenean eta zirraren ezagueran oinarritutako heziketa bultzatuz, bakoitzak bere norakoa aukeratzeko moduan.

Irakaskuntza-tekniken berriztatzea garrantzitsua da, duela urteetako metodo berak ezin direlako erabili eskariak berak ez direlako eta beraz funtsezkoa da metodo berriak eta prozedurak ezartzeko beharren kontzientzia izaten hastea.

Ikaslea arazo-konponbidearen ahalmena izateko gai izan dadila lortzea,edo gisa noizbait bere bizitza aurka ipin dezake.

Azkenik hitz egiten du gurasoen irudiaren gainean. Haiek heziketako protagonista handiak direla esaten da eta eskolak konektatuta egon behar izango lukeela haiekin. Familia asko dira bere seme-alabak hezteko gai izateko konfiantza galdu dutenaketa zeregin hau irakasleei, psikologoei... uzten diete. Horrela aita-semea heziketara laguntzen ez dion banantzea ikusten dugu,e ta haur bat eroso eta zoriontsu bere etxean ez bada sentitzen, ikastea eta aurrera egitea kostatuko zaio.

Profesional desberdinen esku-hartzeen ondoren, heziketa libre eta independenteko proiektu asko daudela azaltzen da. 
Estatuko heziketatik urruntzen diren alternatibak dira eta lehen esandako guztiarekin borroka egiten saiatzen dira. 

Bere helburua ikasleak irakasleren maila berean dauden ingurunea sortzea da; non adinetatik bereizterik ez dagoen, baizik eta ikasle bakoitzak bere erritmora aurrera egin dezan; non heziketa integrala nagusitzen den, hots, materietan ez banandutako heziketa; non zirrarak, lehentasunak, proposamenak eta interes indibidualak balioesten diren eta autodiziplina nagusi den.

Dokumentala eskaintzen duen konklusioa heziketarako errezeta perfektua ez dagoela da. Garrantzitsuena pedagogia une kultural eta historiko bakoitzera egokitzea da eta heziketa-tipo desberdinak elkarrekin bizi diren gizartea sortzea, eta bakoitzak bere bide aukeratu dezala. Azkenik, argitzen da heziketa onerako oinarria errespetua, askatasuna eta maitasuna dela.

martes, 12 de abril de 2016

Neurohezkuntza: beste eskola baten alde


Neurohezkuntza: beste eskola baten alde bideoa garunaren alde desberdinen gaineko azalpenarekin eta haurtzaroan eta nerabezaroan ikasketa prozesuarekin hasten da. Bideoan David Bueno, genetika-ikertzailea eta Bartzelonako Unibertsitatearen neurozientziako espezialista, Javier Blumenfeld, berrikuntza-garapenerako behatokiko pediatra Juan Carlos Erregea Unibertsitatearen heziketa-eremuan eta Anna Forés, heziketaren zientzietako doktorea parte hartzen dute.

Hirurak oso kritiko erakusten dira LOMCE-arekin, heziketa-kalitatearen erreformarako lege organikoa, 2013ko abenduko BOE-an argitaratuta.

LOMCE-rako Kritikak
Beste gauza batzuen artean, Neuroheziketa: beste eskola baten alde bideoan, LOMCE kritikatzen du arrazoi hauengatik:
  • Ikasketaren helburuak ikasleen heltze-adinari aurreratzea, autoestimu-arazoak eta segurtasun-gabezia produzitzen bukatzen dituelako, beste batzuen artean...
  • Azterketen eta errebaliden erruz ikasleak behargabeko estres-maila jasan egiten dute eta gainera froga hauek ez dute bere ikasketa frogatzen. Javier Blumenfeld esaten duen bezala: "Halako heziketa bulimikoa da, hau da, nik edukiak sartzen dizkizut buruan, zuk azterketan okatzen dituzu, eta gero ahazten dituzu." Emaitza hau izango da; ondoezerako ikasketa, estresa eta alderdi emozional negatiboak lotuko dituzten ikasleak.
  • Klasetiko ikasleetako gehiegizko kopurua, haur bakoitzaren ikasketa mailetara moldatzeko pertsonalizatutako arreta izatea galarazten duela.
  • Ikasketa lehiakorra, laguntzaileren ordez.
  • Ikasleak klasean egoten diren ordu kopurua.
  • Heziketa musikalerako eta artistikorako orduak ezabatzea.
  • Gehiegizko etxerako lanak.

Heziketa-sistema hobetzeko gakoak

Ikasketa arrakastatsu eta iraunkorra izan dadila benetakoa, errealista, testuinguruan jarrita, praktikoa, laguntzailea eta motibatzailea izan beharko luke.

Gainera, familiaren eta eskolaren arteko erlazio ona eta irakasle onen ahalduntzea funtsezkoak dira heziketa-sistema hobetzeko.



lunes, 4 de abril de 2016

Erlaxazioa Haur Hezkuntzan

Gaur, haurrek haien ikasketa-prozesua eta garapena hobetzeko behar duten erlaxazio momentuetaz hitz egingo dut.

Egunean zehar haurrak egoera ezon hobean sentitzeko, erlaxazio momentuak izatea beharrezkoa da, egunean zehar egiten dituzten ekintza guztiak barneratzeko eta jarduera berriak gogo handiz hartzeko.

Umeentzat jarduera fisikoak planteatzeko orduan, xedea gorputzaren kontzientzia har dezaten izango da:gorputzaren bidez sentsazioak hartzea esaterako, zentzumen funtzioa sustatuz; entzumenaren sentikortasunaareagotzen duten jarduerak jorratu; ikusmenaren sentikortasunaz ohartarazteko baliogarri diren jarduerak;arnasketa kanpoko eta barneko gorputzaren ekintza gisa aurkeztea nahiz gorputzaren zatiez jabetzea.

Erlaxazioaren bidez estres egoerak baretu eta gure kontzentrazioa sendotu ditzakegu. Bi erlaxazio mota bereizi dezakegu;
  • Mugimenduzko erlaxazio: dantzen bidez eta irudimenezko eta mugimenduzko jolasen bidez.
  • Erlaxazio estatikoa: Hainbat tekniken bidez aplikatu dezakegu, adibidez musika klasikoa entzutean, ipuinak erabiliz..,
Ekintza hauek erlaxazioa ahalbidetuko dute:
  • Musika: Erlaxazio modu oso egokia da. Musika lasaia jartzea edo lo kantak abestea haurra lasaitzen du. Txikiak diren haurrekin primeran funtzionatzen du, eta asko gustatzen zaie.

  • Ipuinak: Kontzentrazioa eta lasaitasuna lortzeko ipuin bat kontatzea oso egokia da, haurrak haien irudimenean sartzen direlako, eta amets egiten hasten direlako.
  • Masajeak: Masajeek haurraren arnas, zirkulazio eta digestio funtzioak erregulatzen eta indartzen dute. Gainera, modu afektiboan umearekin komunikatzeko egokiak dira.

  • Argia: Haur askos iluntasunari beldur diote, horregatik egokia izan daiteke argi txikia izatea, gutxi argitzen duena baina haurra lasaitzeko egokia dena.

Montessori ikastetxeak

Naiz eta Montessoriri buruz ez dugun hitz egin klasean, oso interesgarria iruditzen zait honi buruz hitz egitea, asko gustatzen zaidalako Montessoriko pedagogia.

Nor izan zen Maria Montessori?

Psikiatra eta pedagogo italiarra, 1870an Chiaravallen jaioa. Erromako Erret Unibertsitatean 1896an diplomatua, lehen emakume sendagile bihurtu zen Italian. Ondoren, Filosofian eta Natur Zientzietan lizentziatu zen.

Garai hartako Italiako gizarteak sexuarekiko zuen jarreraren ondorioz, ospitaletan sendagile aritzea debekatu zitzaion, eta hau izan zen adimen urritasuna zuten haurrekin lanean hasteko zioa. Ikasle hauen erantzuteko gaitasuna garatzeko asmoz eta behatzeko zuen ahalmenari esker, bere teoriaren oinarriak jartzen hasi zen.

1907an Erroman, Casa dei banbini bere eskola sortu zuen. Bertan urteak eman zituen ikertzen. Jarduera horri esker, bere lehen liburuak idazten, hitzaldiak ematen eta mundu osoan bere teoriaren berri ematen eta garatzen ibili zen. 
Ameriketan, Ingalaterran, Indian eta Herbeheretan egonaldiak egin zituen. Azkenen honetan hil zen 1952an.

Bere metodoaren ardatz nagusiak

Maria Montessori "Eskola Berri"ko mugimenduaren barruan kokatzen ahal da. Bere "Pedagogia Zientifikoa"n haurraren garapenaz zein honen irakaskuntzaz pentsatzen duena biltzen du.

1-Haurraren garapena
Haurraren garapena ez da lineala. Maila ezberdinak dauzka, sentsibilitate ezberdinez hornituak.
-Haurtzaro txikia (0-6 urte)
-Haurtzaro handia (6-12 urte)
-Nerabezaroa (12-18 urte)
-Heldutasun gaztea (18-24 urte)

Garai sentigarri bakoitzak funtzio berri bat dakar, hala nola, ordena, hizkuntza eta mugimendua. Funtzio berri hauek era nahasian izatetik, pixkanaka, era sinple eta argi batean ezartzera pasako dira. Haurtzaro txikiari berebiziko garrantzia ematen dio Jaiotzetik 6 urte bitartekoa da bizitzaren eperik garrantzitsuena . Bere metodoa epe honetarako garatu zuen bereziki. Hori dela eta, Montessori eskolak Haur Hezkuntzakoak izan dira, nahiz eta ondoren, Lehen eta Bigarren Hezkuntzara ere hedatu diren.

Montessorik idatzi zuenez, ez zuen geniorik sortu nahi, gizakiak dauzkan ahalmenak garatzeko aukerak eman baizik.

Horrela proposatuta6 urteko haur bat biderkaketa, zatiketa, erro karratua, munduko nazioak eta abar bereganatzeko gai da, oroimena erabili gabe . Ez ditu buruz biderkatzeko taulak edota gramatikako kontzeptuak ikasiko. Material zehatza manipulatuz lortuko du hori guztia bereganatzea.

Zergatik ikasi hain goiz hori dena? Arrazoia da 0-6 urte bitartean haurrak gauza berriak erraztasun handiz eta gogoz ikas ditzakeela, gaitasun hori gero eta txikiago izanen delarik.

2-Zentzumenen garapenaren printzipioa

Eskua adimenaren faktorea da. Sentsualitate filosofikoak Montessori eragin zuen: zentzumenetatik pasa ez den zerbait ez dago gogoan. Ideiak zentzumenetatik datozen bezala, adimena esku jardueratik dator.

Haurrak mundua zentzumen guztiak erabiliz bereganatzen du. Objektu berri bat aztertzeko ikusi, eskuetan hartu, bota, zurrupatu eta hozkatu egingo du.

Haurra 6 urte bitartean kontzeptu abstraktuen bidean jar daiteke, baldin eta material egokiz aritu bada.

Hauxe da eskolako materialari ematen dion garrantziaren zergatia. Bere metodoak tresneria pedagogiko berezia dakar. Haurrak ukituz, ikusiz, entzunez, dastatuz, mugituz eta usainduz ikasten duenez, zentzumen hauek guztiak era progresibo batean lantzen dituzten materialak sortu zituen.

Erabili beharreko ardatz didaktikoa: banakako zentzumenezko pertzepzio sinpletik konposatuetara, kanpoko mundutik haurraren barnera.

3-Ikaslearen jarduera libreko printzipioa

Bizitza garapena, eboluzioa da. Garapen hori suerta dadin behar den giza baldintza askatasuna da. Bizitzan garapen harmonikoa aztoratzen duten oztopoak agertzen dira. Horiek gainditu ahal izateko haurrak aske jarduten utzi behar ditugu Eskolan ezartzen den askatasun falta, isilpean eta geldirik egon beharra gogor kritikatzen du, hala nola, diziplina lortzeko ematen diren zigorrak eta sariak . 

Pasibitatean ez dago askatasunik eta ezin da barneko mundua era egokian garatu. Kanpoan dagoen guztia barneratu ahal izateko "jardun" egin behar da, ukitu, egin, sentitu. Horregatik norberak ikasten du, autohezkuntza sortzen da. Montessori eskoletan garatzen den askatasuna psikologikoa da gehienbat, norberaren diziplinan oinarritua. Lan egiteko eta jarduteko askatasuna da, besteak molestatzen ez diren bitartean. Ordenak garrantzi berezia du bere metodoan, ordena fisikoak psikologikoa edukitzera ere eramanen du.

Ordena lortzeko apalak, eskegitokiak, konketa eta abar bere neurrian eduki beharko ditu haurrak.

4- Banakotasunaren printzipioa

Bere metodoa norbanakoaren erritmoan eta jarraipenean oinarritzen da. Irakasleak haur bakoitza non aurkitzen den behatu behar du. Ez du irakatsi behar. Bakoitzaren bidea zuzendu behar du. Hori dela eta Montessorik irakasleei "zuzendari" deitzen zien . Autohezkuntzaren prozesuan, ikasle bakoitzak, materialekin aritzean, ongi dihoanentz antzematen du, materialak autozuzentzaileak direlako eta beraz, akatsen edo asmatutakoen berri ematen dute. Irakasleak prozesu horretan zuzenduko du, berarentzat egokiak diren materialak eskainiz.
Haurra bere erritmoan uzten dugularik, ez du inoiz porrot egiten .

Bestalde, haurrek, beraien artean ere ikasten dute. Hori dela eta dottoressak talde heterogeneotan aritzea proposatzen du . Adin ezberdinetako haurrak gela berean egoterakoan, besteekiko eta ikastearekiko estimulazioa handitzen da. Handiek irakasten ahal dute oso era egokian eta txikiak handien ereduaz probesten dira.

Montessori ikstetxeak eta erabilitako materialak

Bere materialak zentzumenen lanketatik abiatzen dira. Gela batean hainbat gauza ikus daitezke: dorreak egiteko neurri ezberdinetako blokeak, usaimena lantzeko ontziak, ukimenaz bereizteko piezak, soinuak egiteko txilinak, esku trebetasuna lantzeko lokarriak, lijazko letrak, fonogramak, pote termikoak, geometria lantzeko pieza ezberdinak, aritmetikarako hamarrekoak, puzzle antzeko atlasak...

Material bakoitzak ezaugarri bat lantzen du, hala nola, kolorea, pisua, forma, ehundura, luzera, hotsa, usaina. Ezaugarri hauek isolatuak agertzen dira, hau da, koloreak landu nahi badira, koloretan bakarrik ezberdinak diren objektuak ikusiko dituzte, tamaina, forma eta abarretan berdinak direlarik.
Hasieran kontraste handiz eskainiko dira ezaugarri horiek, hala nola, gorria eta urdina. Hauek bereizten joan ahala, urdin ezberdin guztiak bereizten hasiko da.

Halaber, ezagupen kognitibo berria egiterakoan, ahalik eta zentzumen gehienak erabili beharko dira. Letrak ikasten ari direlarik, idatzita ikusiko dituzte, nola ahoskatzen diren entzunen dute, lijazko letra ukituko dute...

Materiala, orobat, graduatua da. Ezaugarri horiek menderatzen diren arabera, beste kualitate batzuk lantzeko erabiliak izanen dira. Adibidez, letrak ikasten hasten direnean, gorriz kontsonanteak eta urdinez bokalak paratuak izanen dira.

Bada interesgarria den beste material bat: bizitza praktikorako kutxak. Hauen garrantzia haurrek imitatzeko duten joeran datza. Sinpleak diruditen arren, berebiziko garrantzia dute Montessoriren metodoan. Kutxa horietan hainbat gauza aurki ditzakegu: botoiak, kremailerak, korapiloak egiteko lokarriak, zapateei emateko betuna eta abar. Gurasoei, halaber, etxeko zeregin horietan autonomia ematea aholkatzen zaie: arraska egin, pitxerretik ura bota, jantzi eta erantzi...

Materiala hiru taldetan banatzen da gela barruan: bizitzarako materiala (3/4 urtekoentzat); zentzumenak lantzekoa (gelako guztiek) eta material akademikoa irakurketa, idazketa, natura, geografia, gramatika eta abarrerako (haurrak gai hauek lantzeko prestatuak dauden arabera erabiltzeko).


Dena hartzeko, ukitzeko, usaintzeko, entzuteko, ikusteko prest dago.

viernes, 1 de abril de 2016

Haurreskolak

Gurasoen erabakia

Gurasoek dakite haurreskolak ez direla haurtziendegiak. Haurreskolak umeak emozionalki, fisikoki eta sozialki garatzeko lekuak dira.

Ama bat esaten duen bezala, haurreskola zen eta da leku goxo bat, maitasunez betetako lekua bat. Baita bizi behar den esperientzia bat, bai umeentzako bai gurasoentzako. Azkenik, umeak ulertzeko modu bat da, hazteko eta hezteko modu bat ere. 

Familien harrera

Familiak, haurreskoletara ailegatzean, kexka eta zalantza asko daukate, eta irakasleek bere galderak erantzuten saiatzen dira. Hori egin eta gero, irakasleak haurreskolako espazio eta ekipamendu guztiak erakusten dizkiete gurasoei, eta bukaeran haurreskolaren funtzionamendua eta ildo pedagogikoari buruzko informazioa ematen diete.

Garrantzi handia ematen zaio egokitzapenari, eta horretarako irakasleak eta gurasoak elkarlanean aritu behar dira, biek helburu berbera daukatelako, umearen ongizatea lortzea dena.

Irakasleen lehenengo helburua umeen atxikimendu segurua lortzea da, umeak eta haien erritmoa errespetatzea ezinbestekoa delako eta umearen garapen kognitiboa, fisikoa eta emozionala ezin hobea izan delako.

Azkenean, familia guztiek helburu berbera daukate, umearen ongizatea ziurtatzea.

Bakoitza bere une eta erritmoan errespetuarekin hazteko asmoa

Haurrak txikitatik ikasti ikasten dakite, eta gai dira beraien mugimenduen eta saiapen bitartez garapen motorra eta globata lortzeko, baita garapen kognitiboa eta emozionala ere.

Oso garrantzitsua da ume bakoitzaren erritmoak eta egiteko moduak errespetatzea.

¿Zer behar da umearen garapen globala lortzeko?
  • Askatasunez mugitzeko espazio seguru bat.
  • Hezitzaileen arreta eta behaketa zuzena.
  • Beraiekiko errespetuzko eta konfiantzazko jarrera sendoa.
Esploratuz, esperimentatuz, mundua deskubrituz...

"Haurra bere ingurua ezagutzeko interesa duen izakia da".

Haurrak bere kabuz ibiltzeko eta esploratzeko beharra dute, eta hezitzaileen arreta ezinbestekoa da umearen garapen momentua ezagutzeko eta material segurak eskaintzeko.

Umeak zer eta nola egin erabakitzeko aukera izan behar dute bere trebeziaz jabetzeko eta nola isaki ikasteko. Horrela lortzen dena zera da, umeak lortu duen emaitzarekin pozik egotea.

Elikatuz eta goxatuz...

Jateko ordua, higiene ordua... oso garrantzitsuak dira hezitzailearen eta umearen arteko harremana sendotzeko.

Jateko ordua, behar biologiko bat asetzeko momentuaz gain, sapore eta testura berriak ezagutzeko, esploratzeko... momentua da, baita harremanak sendotzeko momentua ere.

Loa

Loa ezinbestekoa da haurrak energiak berreskuratzeko eta hezitzaileak momentu lasaia eta erosoa izan dadila saiatu behar da.

Bukatzeko, esan behar da gaur egun 231 zentro daudela Euskal Herrian, 47 Araban.

miércoles, 30 de marzo de 2016

Emmi Pikler eta Lóczy Institutua

Pediatrian formakuntza

Emmi Pikler, 1902.  jaio zen Vienan. Bere ama, austriarra zena,  maistra zen eta bere aita, Hungariakoa, ebanista.

Haurtzaroan Budapesten bizi izan zen eta 20ko hamarkadan, Vienara itzuli zen, medikuntza ikasketak egiteko. 

Garai hartan Vienan, kultura-korronte aurrerakoi eta “hezkuntza berriko”  korronte garrantzitsuak zeuden: Psikoanalisia (Sigmund Freud) eta Eskola Berria / Eskola Ekitailea (Freinet, Montessori…), beste batzuen artean.

Pediatrian espezializatzen da eta Vienako ospitale Unibertsitarioan bere praktikak egiten ditu. Ospitale Unibertsitario horretan, ondorengo urteetan Budapesten praktikan jarriko zuen hainbat printzipioekin trebatzen hasi zen.

Ume txikia eta bularreko haurrei,  zainketa pediatrikoa ematerakoan ahalik eta modu atseginagoan egitea saiatu zen. Azterketa, nahiz eta oso ezatsegina izan, haurra edo bularreko haurra negarrik egin gabe egin behar zen, samurtasunez ukituz, arduraz, kontutan hartuz eskuartean bizirik, sentikor eta harkorra zen ume bat zegoela.

Gaixorik zeuden umeak prestatutako jolaserako txokoetan egoteko aukera zeukaten, haur txikienak barne.

Bularretako haurren janzkera ez zen ohikoa: hankan ez zeuden bildurik eta fardelak ondo erantsiak zeuden libreki mugitu ahal izateko.

Haurrek, bularretakoek ere, neguan zein udaran, hainbat ordu aire librean igarotzen zuten, balkoi txiki batzuetan. Hotzarengandik ondo babestuta egoten ziren: mantan bildurik edo estalirik egon ordez, beraientzat diseinatutako lo-zorrotan zeuden.

Eta ospitalean janariekiko arau zorrotza: soilik gustura onartzen zuten koilarakada ematea, gaixorik zegoen bularretako haurraren kasuan ere. Hori baino gehiago ematea debekatuta zegoen.

Ospitale unibertsitarioan egindako praktikak, haurren traumatologian eta ortopedian   formazio sendoa eskuratzeko aukera eman zion.

Ospitaleko haurren traumatologia sailean, haurren istripuaren inguruan egiten ziren estatistiken artean, ezberdintasun nabariak egiaztatu zituen: langileen auzoetan (haurrek kalean jolastu egiten zuten: korrika egin, zuhaitzetara igo, tranbietako langetatik zintzilikatu...) konmozio eta apurketa gutxiago ematen ziren, aberatsen haurretan baino. Azkeneko hauek diziplina gogorra eta babestuegi heziak ziren.

Pediatra lanak

Ikusi ahal izan zuen, gurasoek maitasunez beterik nola jarri arazten zuten haurra, nola zutitzen zuen edo nola eramaten zuen eskutik helduta; baina trataera maitekor horren atzean, presa, mesfidantza, haurrek iniziatiba eta ekiteko gaitasunenganako konfiantza falta ikusi zituen ere.

1932an, Budapestera bueltatzen dira.

Bere lehenengo alabarekin, bere kontzepzioak praktikan jartzeko aukera izan zuen: garapena ez bizkortzea, erritmo naturala errespetatzea, haurraren berezko iniziatibenganako konfiantza, mugimena eta ekintza autonomoa bultzatuz.

1946. arte Emmi Piklerrek Budapesten jarraitzen du lanean familiaren pediatra bezala, ez ohizkoa den moduan:  Emmi Piklerrek haurra eta bere familiarekin lan egiten du, gaixotasuna ez dagoenean. Pediatra bezala, ziur zegoen bizi-baldintzak eta inguruneak eragina zutela haurren osasun fisikoan.

Emmi Piklerrek haurtxo eta haurren familiak gonbidatzen zituen; haur horiekin askoz gutxiago interbenitzen zuen eta askoz gehiago behatzen zuen. Astero familien etxeetara joaten zen; haurtxoa behatzen zuen bere amaren aurrean eta amarekin xehetasunez hitzegiten zuen, eguneroko gauzetaz.  Bisita batetik bestera, astean zehar, amak bere haurraren garapenaren inguruan ikusten zuena apuntatzen joaten zen.

Horrela, Emmi Piklerrek 10 urtez hainbat ideia egiaztatu zuen eta esperimentatzeko, aberasteko eta koherentziaz jositako printzipio multzo bat lantzeko aukera izan zuen. Guzti hau eta II. gerratea bukatu ondoren, bere lanean funtsezkoa izan zen.

Loczy kaleko Babes-etxea

1946an Hungariar gobernuak Budapesteko Babes-etxea zuzentzeko eskatu zion. Helburua guraso gabeko haurrentzat etxe bat sortzea zen; ez bakarrik umezurtzentzat, baizik eta beraien gurasoak beraietaz arduratu ezin zirenentzat ere. Gerra bukatu berri zegoen eta umezurtzei etxe bat eman behar zitzaien, baina baita ere gurasoen gaixotasunengandik babestu behar ziren haurrak; adibidez tuberkulosiak jotako gurasoen kutsaduratik babesteko.

La Casa-Cuna de la calle Lóczy Babes-etxe hau Loczy kalean 3. zenbakian kokatuta dago, hau dela eta, etxe hau “Loczy” bezala ezagutzen da.      

Babes-etxe honetan bularreko haurrak jaso zituen. Erakunde honetako zaintzak eta bizitza guztia, helburu batekin antolatu zituen: haur hauen garapena, beraien etxeetan familiarekin hazten ziren haurren garapen orekatu baten ahalik eta berdintsuena izatea.

Bere helburua, bertan hazten ziren haurrei bizitza esperientzia bat eskaintzea zen, garapena babesteko eta erakundean bizitzeak eta gurasoekin lotura esanguratsurik ez izateak ekar ditzaken gabezi larriak ekiditeko.   Fotograma del film “Lóczy, un hogar para crecer”

Babes etxeko zuzendari bezala eman zituen lehen urratsetan, une garrantzitsuak jaso ziren eta gertakari batek garbi adierazten digu Hungariar pediatra honen ausardia, pertsonalitatea eta izaera.

Maria Reinitz, bere kolaboratzaile estuak horrela azaltzen du:

“Hezitzaileak mesfidantzaz beterik zeuden. Ez zen gehiegizko lana baina ez zitzaien bururatzen arretaz eta adeitasunez zerbait egitea. Beraiek ez ziren haurretaz arduratzen. Fardelak aldatu eta ahalik eta azkarren eta ahalik eta mugimendu gutxienarekin ematen zieten jaten, segidan inudeen edo beste zerbitzuetan zebiltzanen esku uste zituzten haurrak. Beraien ustetan hezitzaileak arropetaz arduratu behar ziren, lixatu, banandu, arropa guzien konponketak egin eta idatzita utzi. Horrela ez zuten denborarik haurrekin egoteko”.

Egoera honek ez zuen denbora asko iraun, Emmi Pikler eta Maria Reinitzek ez bait zuten ohitura txar hauekin lan egiterik onartzen: Hirugarren hilabeterako, hezitzaile guztiak bota zituzten.

Hezitzaile adituen ordez,  formazio gabeko gazteak kontratatu zituzten, ikasketa gehiegirik ez eduki arren haurren heziketaz interes berezi bat zutenak. Emmi Pikler eta Maria Reinitzek bien artean, haur txikien zaintza nolakoa izan behar zen erakutsi zieten.

Helburu hau betetzeko eta hezitzaile berriak hezteko gida liburuak egin zituzten.

Gida hauetan, eguneroko haur txikien bizitzan eta hazkuntzan dauden aspektu guztiak azken xehetasuneraino zehaztu zituzten.
  • Haltzariak: nolakoak izan behar ziren aldatzeko tokiak, sehaskak, jatorduetako mahai eta aulkiak,  zer ez zen gomendagarria... eta batez ere zergatik...
  • Jateko tresnak ( pisua, kutxararen sakontasuna…); edalontzien itxura; katiluen erabilera plateren ordez.
  • Jantziak: Txikientzako arropak; kanpoan eta barruan lo egin ahal izateko arropak; mugimendua errazten duten arropak…
Haurren eskuetan jarri beharko liratekeen jolas motak.

Gauza hauek erostea ezinezkoa gertatzen bazen, edo eta babes-etxeak nahi zituen bezalakoa aurkitzea ezinezkoa bazen, Emmi Piklerrek neurriak eta ezaugarriak zehaztu ondoren, enkarguz egiten zituen.

Pikler-Loczy institutua

Emmi Pikler eta Loczy babes-etxean berarekin lan egiten zuten lankideen ardura haundiena honako hau zen: haur bakoitzaren ongi izate fisiko, afektibo eta psikikoaz arduratzea eta  horretarako haur bakoitzaren garapenerako behar ziren baldintza onenak bilatzea.

Baina Loczy, bertan bizi ziren haurren garapena eta bizitza esperientzi egokiaz arduratzeaz gain, ikerketa gune ere bihurtu zen; haurraren garapenaren aspektu desberdinetan oinarrituz,behaketa sakonak eginaz.

Familiako pediatra bezala 10 urteko esperientzia zabala eta gero, Loczy babes-etxea eta bertan lan egiten zuten kolaboratzaileei esker; Emmi Piklerrek aukera paregabea izan zuen bere aurkikuntzetan sakondu, egiaztatu eta hauek aberasteko.

Bi lan hauen uztartzeari esker, alde batetik hazkuntzaren zaintzan eginiko lan ona eta bestetik ikerkuntza aplikatuan eginikoa, 1961ean Loczy, metodologia aplikatuan babes-etxe bihurtu zen, beranduago berriz Metodologi, Puerikultura eta Hezkuntza Institutu bilakatu zelarik.

1970an, Loczy, Babes-etxeetako Metodologi Institutu Nazionala bihurtu zen. Bere zereginetako bat Hungariako beste babes-etxeei euskarri profesional eta metodologikoa ematea zen.

Gaur egun, Emmi Pikler Institutua bezala ezagutzen den Fundazio bat da eta ekonomikoki jasangarri eta bizi irauteko laguntza internazionalak munduaren alde askotatik bidaltzen dizkiete.

2007/2008 ikasturtean, Lokzyk 0-3 haur hezkuntza zerbitzua ireki zuen. 2011ko Apirilean babes-etxea itxi egiten da, “harrera familien” lana indartzearekin, “umezurtz etxeen” lana gutxitzen delako. 

Nahiz  eta arazo dezente izan Haur eskolak bere lanean aurrera jarraitzen du.

viernes, 18 de marzo de 2016

Adimen kontzientzia irakaskuntza-ikaskuntzan

Zer da adimena?

Martxoaren 15ean, Fernandoren bisita jaso genuen klasean, eta adimen kontzientzia hitz egin zuen. 
Hitzaldiaren hasieran Fernandok adimenaren definizioa eman zuen: 


"adimena bere kontzientzia egoeraren arabera, errealitatea interpretatzen duen funtzio bat da" 

Funtzio honek pertsonari kontzientzia ematen dio eta pertsona ezagutzen du eta ezagutzen duena jakiten du, hau da, antzemateko aukera ematen dio. Adimena duala da, une batean gauza bat da eta ezin da beste bat izan. 

Adimena ordenagailu batekin konparatzen du eta hau kontrolatzeko burmuina erabiltzen dugu.
  Adimen elementuak
  • Behatzailea (Ni) : behatzen duen objektua behar du eta horrekin zentzumen batzuk, behatzaile bezala ikusten da eta gero behatzen ari den objektua antzematen du.          
  • Objektua
  • Adimena
Zer da behaketa?

Fernandok esan zuen bezala,  behaketa ezagutzaren oinarria da. Pertsona bakoitza behatzailea da eta behatzen duena objetua. Pertsonak behatzen duena ikusterakoan, ikusitakoaren irudia bilakatzen da, eta momentu horretan pertsona, behatzailea eta objetua izango da aldi berean.

Eta errealitatea, zer da?

Errealitatea ezagutzen dena da, ez dakiguna. Garrantzitsuena ez da sinistea, bizitzea baizik. Baina, zer da ezagutzea? Eta jakitea? Horretarako, Fernandok haien arteko desberdintasunak erakutsi zituen:
  • Ezagutzea eta jakitearen arteko desberdintasuna, nahiz eta etimologikoki esanahi berdina izan, esperientzia bizitzean datza. 
Zer da ikastea? Eta irakastea?

Irakastea definitzeko honek esan zuen: 

"Ezagutza eta autoritatea esperientziaren bidez eraikitzen dira, hau da, egiten irakasten da". 

Ikasleak arretara eramateari garrantzia ematen dio. 

Esan zuen egiten irakasten dela eta arrazoibidea behar dugula seguritatea sortzeko.

Ikastea zer den azaltzeko, berriz, hau esan zuen; 

"Ikastearen ekintza, ez da ekintza duala, ustekabezkoa edo sorpresazkoa baizik".

Beldurra da ikaskuntzaren oztopo handiena eta ikaskuntza-porrota, egiteari beldurra izatean dago.

Fantasia ihesbidea dela esaten dio eta “Ilargian egotea”ri definizioa ematen dio: 


"Mugimendu egoera bat da behatzailea eta behatutakoaren artean. Egoera honetan ardura ukatzen da, beldurra nagusituz. Egoera honetan ondorio bat bilatu nahi da eta ezin da."

Eta bukatzeko, zer da izatea?

Fernandok esan zuen ez gaudela ohiturik gure burua definitzera eta zerbait izatea eta izatea, ez dela gauza bera.

Sarrera honi amaiera emateko, esaldi bati emango diot garrantzia, oso interesgarria iruditzen zait eta: 



"Esperimentatzeko desira dugu eta honen saria, izaten nire burua ezagutzea da".