lunes, 16 de mayo de 2016

Informazio eta teknologia berriak Haur Hezkuntzan


Klasean, eta lauhilabete osoan, IKTi buruz hitz egin dugu klasean eta erabili ditugu errekurtzo bezala. Unibertsitatean, eta batxillergoan ere, asko erabiltzen dira eta irakasleei lana errazten die, baina orain dela gutxi galdera bat sortu zen, egokia da Haur Hezkuntzan IKTak erabiltzea?

Gure inguru hurbilena ikusita, zenbat etxeetan ez daude telefonoak, telebista, argazki makina digitala, bideo kamara, ordenagailua, DVDa…? Gero eta tresneria gehiago dago eta hauei esker informaturik gaude, komunikatzen eta harremanatzen gara, esperientziak konpartitzen ditugu . Gure haurrak, txikitatik, tresna horiek erabiltzen ikasten dute, agian gu baino askoz arinago.

Egoera honen aurrean irakasleok erronka handia daukagu : gurekin dauden ikasleak gaitasun digitaletan trebatzea. Egia da eskola munduan tresneria sartu dela, baina erabiltzen da? Zertarako? nola? Gure ikasleei ondo trebatzeko zer egin behar dugun jakiteaz gain, zein nolako estrategiak erabiliko ditugun, zein baliabideak erabiliko ditugun eta nola egingo dugun ere argi eta garbi izan behar dugu.

Ezin diogu bizkarra eman errealitateari. Informazio eta komunikazio teknologiak haurrengana heldu dira eta guk eskoletan kontrolatu, landu, irakatsi, egokitu eta etekina atera behar diogu. Guzti hau egiteko metodologia eta ikasleen jarrera erabat aktiboa zein parte-hartzailea izan behar da, erabiliko ditugun tresnak adinetara egokituak , azken finean protagonistak izan behar dira.

Gure lana ezinbestekoa da, haurrak motibatu behar ditugu, baliabideak bilatu eta ahal den neurrian sortu, era eraginkorrean lan egin, egoera esanguratsuak sortu, haien akatsak onartu , hau da, erreferente izaten jarraituko dugu baina rola ezberdina izango da. Gure lana gaitasunetan oinarritu behar dugu. Hemendik aurrera ikasleen ezagutzaren prozesuan gidariak izan behar gara.

Nire ustez, haur hezkuntzako haurrek, teknologia eta metodologia hau erabiliz, curriculuma-n agertzen diren trebeziak lortzen hasiko dira, tresna digitalak egoera esanguratsuan erabiltzen ikasiko dute, eta honekin batera alfabetatze digitala martxan jarriko da; dena dela helburu horiek ez dira beteko momentu egokiak aprobetxatzen ez baditugu eta aukera handiak pentsatu, idatzi, adostu, besteen aurrean lanak aurkeztu, elkarlanean aritu, eztabaidatu, ekintzetan parte hartu eta jolasteko ematen ez badizkiegu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario