Hezkuntzan, curriculuma ikaskuntza-prozesu bat osatzen duten helburu, gaitasun, metodo eta ebaluazioen multzoa da.
Hezkuntza-proiektua dela kontuan hartuz, curriculuma hezkuntzaren antolaketaren funtsa da eta, beraz, kontzeptu konplexua da, besteak beste, gizartearekiko loturak, pedagogia-sistemaren ezaugarriak eta hezkuntzaren praktika eta bilakaera bera islatzen dituena.
Batzuen iritziz, curriculuma hezkuntza-prozesua guztiz zehaztu egiten duen agiria da (zer, nola eta noiz irakatsi eta ebaluatu); beste batzuen iritziz eta modu orokorrago batez, curriculuma eskolak eskaintzen dituen ikaskuntza-esperientzia guztien multzoa da, agiri batean zehaztuta ez badaude ere, curriculum ezkutu bat osatuz.
Curriculum motak
Curriculuma irekia edo itxia izan daiteke.
- Curriculum irekiak helburu orokorrak bakarrik plantetatzen ditu eta ikaskuntzaren uniformetasunari uko eginez, hezkuntza-egoera bakoitzean egokitzen da, ikasketa-prozesuaren emaitzei begiratuz batik bat eta ebaluazio jarraitubati jarraiki.
- Curriculum itxiak, berriz, aurrez ezarritako helburu, edukin eta bitartekoak biltzen ditu, modu homogeneo batez eta programa zehatz eta aldaezin bati jarraiki.
Curriculumaren elementuak
- Konpetentziak: Testuinguru bakoitzera egokituta dauden jakintzen, trebetasunen, jarreren eta balioen elkarrekintza da. Konpetentzien bidez, pertsonaren errealizazioa eta garapena, herritartasun aktiboa eta gizarte-integrazioa lortu nahi da.
- Helburuak: Umeengan lortu edo garatu nahi ditugun ahalmenak edo gaitasunak dira.
- Edukiak: Gizarte talde baten kulturatik irakasteko aukeratu diren elementuak.
- Metodologia: Irakaskuntza prozesuan irakasleak erabiltzen dituen metodoak edo printzipioen multzoa. Irakaste jarduerak metodologiaren barruan ematen dira eta sailkapen ugari daude.
- Ebaluazioa: Egin eta lortu denari buruzko informazioa jasotzea, analizatzea eta kalifikatzea dauka helburu bezala. Ebaluazio-sistema bat diseinatzeko galdera hauek erantzun behar ditugu: zer, nola, noiz eta zertarako ebaluatu.
Curriculumaren oinarriak
- Gizartea: Gizartearen beharrak, eskariak eta ahalbideak jakitea. (Oinarri soziologikoa)
- Ikasleak eta ikasle taldeak: Haien ezaugarrietara integratu eta ikasleen egoera psikologikoa aztertzea. Haien metodoak, gaitasunak, interesak… kontuan hartzea. (Oinarri psikologikoa)
- Irakatsi nahi/behar duguna: Zer irakatsi nahi den eta nola irakatsi nahi den aztertzen da, hau da, umeentzat egokiak diren metodoak aukeratzea da bere xede nagusia. (Oinarri epistemologikoa)
- Irakaskuntza, hezkuntza, horiei buruzko teoriak eta esperientziak: Irakaskuntza eta hezkuntza aztertzen dituzten diziplinak aztertzen du. (Oinarri pedagogikoa)
No hay comentarios:
Publicar un comentario