lunes, 4 de abril de 2016

Erlaxazioa Haur Hezkuntzan

Gaur, haurrek haien ikasketa-prozesua eta garapena hobetzeko behar duten erlaxazio momentuetaz hitz egingo dut.

Egunean zehar haurrak egoera ezon hobean sentitzeko, erlaxazio momentuak izatea beharrezkoa da, egunean zehar egiten dituzten ekintza guztiak barneratzeko eta jarduera berriak gogo handiz hartzeko.

Umeentzat jarduera fisikoak planteatzeko orduan, xedea gorputzaren kontzientzia har dezaten izango da:gorputzaren bidez sentsazioak hartzea esaterako, zentzumen funtzioa sustatuz; entzumenaren sentikortasunaareagotzen duten jarduerak jorratu; ikusmenaren sentikortasunaz ohartarazteko baliogarri diren jarduerak;arnasketa kanpoko eta barneko gorputzaren ekintza gisa aurkeztea nahiz gorputzaren zatiez jabetzea.

Erlaxazioaren bidez estres egoerak baretu eta gure kontzentrazioa sendotu ditzakegu. Bi erlaxazio mota bereizi dezakegu;
  • Mugimenduzko erlaxazio: dantzen bidez eta irudimenezko eta mugimenduzko jolasen bidez.
  • Erlaxazio estatikoa: Hainbat tekniken bidez aplikatu dezakegu, adibidez musika klasikoa entzutean, ipuinak erabiliz..,
Ekintza hauek erlaxazioa ahalbidetuko dute:
  • Musika: Erlaxazio modu oso egokia da. Musika lasaia jartzea edo lo kantak abestea haurra lasaitzen du. Txikiak diren haurrekin primeran funtzionatzen du, eta asko gustatzen zaie.

  • Ipuinak: Kontzentrazioa eta lasaitasuna lortzeko ipuin bat kontatzea oso egokia da, haurrak haien irudimenean sartzen direlako, eta amets egiten hasten direlako.
  • Masajeak: Masajeek haurraren arnas, zirkulazio eta digestio funtzioak erregulatzen eta indartzen dute. Gainera, modu afektiboan umearekin komunikatzeko egokiak dira.

  • Argia: Haur askos iluntasunari beldur diote, horregatik egokia izan daiteke argi txikia izatea, gutxi argitzen duena baina haurra lasaitzeko egokia dena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario