miércoles, 24 de febrero de 2016
“Konfiantzaren Pedagogia”: Haurraren ahalmenak errespetatu eta sustatu
Debagoieneko Aranzadi eta Arizmendi Ikastolek eta Lekeitiko Azkuek marko pedagogiko berritzaile hori sortu dute, hain zuzen ere, haur hezkuntzarako, eta eraikita duten ezagutza beste zentro batzuekin partekatzea da orain euren helburua. Ikastola hauetako esperientziak jasotzen ditu Konfiantzaren pedagogia izeneko lanak.
Haurraren ahalmenak errespetatzea eta sustatzea oinarri dituen sistema berritzailea da Konfiantzaren Pedagogia. Umeak, zailtasunak kudeatu eta bere gaitasun guztiak garatu ahal izateko, konfiantza izan behar du bere buruarengan, besteengan eta inguratzen duen horretan. Eta, konfiantza hori eraikitzen laguntzeko baldintza egokiak sortzea da hezitzaileen egitekoa.
Amaia Anterok, Arizmendi Ikastolako Berrikuntza Pedagogikoko zuzendariak, esaten dien bezala: “Pertsonari bere hezkuntza ibilbidean bere buruarengan, besteeengan eta inguruarengan konfiantza izan dezan laguntzea da"
Anterok berak aitortu bezala, gaur egun hezkuntza-munduko eragile askok aipatzen dute eraberritzeko beharra; edukietan oinarritutako hezkuntza-ereduak albo batera utzi, eta gaitasunetan eta bizipenetan oinarritutako ereduetara jotzeko beharra, eta askotariko esperientziak ari dira gara-tzen bide horretan.
Bermatu behar da ikasleak sentitu behar duela konfiantza bere buruarengan, konfiantza izan hezitzaileengan, konfiantza ikaskideengan, eta konfiantza testuinguru horretan. Sentitu behar da seguru, konfiantza-giro batean, eta, hori bermatzen denean, ikaslea prest dago ikaste-irakaste prozesuan modu egokian barneratzeko.
Kontzeptu horren funtsean, pertsona ulertzeko modu bat dago, norbanakoaren ikuskera zehatza. Izan ere, Konfian-tzaren Pedagogiaren arabera, “ikaslea ez da hutsik dagoen zerbait”, irakasleak edukiz edo gaitasunez bete beharrekoa, baizik eta “ikaslea ondo armatuta eta ekipatuta dago berez. Gure egitekoa da berari horretaz jabetzen laguntzea, ahaldundu dadin, eta, auto-konfiantza horretatik abiatuta, berak egin ahal duen bidean laguntzea”.
Beraz, irakaslearen egitekoa da ikaslearen bidelagun izatea, bere gaitasunak, beharrizanak eta zailtasunak deskubritzen laguntzea.
Zaintza, konfiantza eraikitzeko giltza
Bai Arizmendin bai Lekeitioko Ikastolan, ateak zabalik daude, gurasoak nahi duten momentuan, eta nahi duten bezainbestetan, etor daitezen. Ikastola hauetan ez dago bizpahiru asteko adaptazio-prozesurik: familiarizazio- edo etxekotasun-prozesua deitutakoaren baitan, ikasturte guztian zehar etortzen dira guraso, aitona-amona edo zaintzaileak ikasgeletara.
Hala, irakasle eta familien arteko harremanak sendotu egiten dira, konfiantza-giroa sortzen da, eta horrek erraztu egiten du, batetik, haurrak bere hezitzailea izango denarekin atxikimendua sortzea, eta, bestetik, espazio berrian eroso eta babestua sentitzea.
Txokoak jolasten ikasteko eta ikasten jolasteko erabiltzen dira
0-3 urteko umeek elkarrekin jolasten dira eta umeen arteko ikaskuntza-irakaskuntza prozesua bultzatzen da. Egoera desberdinak eskaintzen saiatzen dira, betiere, umeek egin edo lortu ahal dutena kontuan hartuz.
Hainbat txoko bereizten dira, hala nola sinboliko txokoa, non kutxa desberdinak objektuz beteta daude eta umeek haien errealitatea errepresentatzen dute. Edo espetimentazio txokoa, non motrizitate fina lantzen eta garatzen da.
Umeak esan behar dute zein txokoan egon diren, urrengo astean ez errepikatzeko eta txoko desberdinak ezagutzeko.
Irakasleak umearen zerbitzuan dago eta hiru paper garrantzitsu betetzen du: sortzaile, behatzaile eta bideratzaile.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)


No hay comentarios:
Publicar un comentario