Francesco Tonucci (Fano, 1940) "Frato" ezizenarekin ezaguna dena baita ere, italiar pentsalari, psiko pedagogo eta marrazkilaria da.1991.urtean bere jaioterrian haurra eta hiriaren inguruko proiektu batekin hasi zen lanean. Proiektu honen helburua, hiria haurren beharretara moldatzea izan zen. Honek izugarrizko arrakasta izan zuen eta munduko beste lurralde batzuetara zabaldu zen, hala nola, Espainia eta Argentinara. “Haurren hiria” izeneko liburua idatzi zuen bertako esperientzia kontatzeko.
Pedagogo honen ustez, haurra ezer ez dakien pertsona bat da eta bere ezagutzen garapena gutxitik gehiagora doan prozesu bat da. Aditu honek dioenaren arabera, gaur egungo eskola ereduek ez dute ahalbidetzen haurrek beraien kabuz adieraztea eta gauza berriak sortzea eta hori aldatu beharreko zerbait dela pentsatzen du. Hori guztiagatik, gaur egungo eskola ereduak aldatzea ezinbestekoa da etorkizun baterako.
LA CIUDAD DE LOS NIÑOS/HAURREN HIRIA
“Haurren hiria” izeneko liburuan azaltzen den ideia ezagutzea ezinbestekoa da bere filosofia ulertzeko. Tonuccik dioenaren arabera, gaur egungo hiriak gizonentzako eginak daude eta honen ondorioz kotxeak dira gaur egungo hirien ardatz.
Azken finean, horrek haur, emakume zein elbarrituak baztertuta daudela dakar. Honetaz gain, haurrei ez die uzten kalera bakarrik ateratzen, gurasoek dituzten beldurrengatik, izan ere, hiriak kotxeendako eraikita badaude, hiriak ez dira haurrentzako seguruak izango eta honek haurrek autonomia galtzea dakar.
Hori guztia kontuan izanda, hiria haurrei itzuli behar diegula dio Tonuccik. Honetaz gain, haurrek jolasteko aukera izan dezaten espazio gehiago eman behar diegu, izan ere, jolasa da gizakiaren ikaskuntzaren oinarririk garrantzitsuena. Horretarako, ezinbestekoa da haurrak entzutea eta haurrak kontuan hartuko duten hiriak sortzea.
Honetaz gain, Tonuccik, Guztiontzako Eskolaren inguruan ere hitz egiten du. Honek, gaur egungo eta antzinako hezkuntza sistemari egiten dion kritikaren inguruan jardun zuen.Gaur egungo eskolak gutxi batzuendako soilik eginak daudela azpimarratu zuen Tonuccik.
Bukatzeko, Tonuccik proposatzen duen eskola ereduak ondorengo ezaugarri hauek izan beharko lituzke: Irakasleak kontuan izan behar ditu haurraren mila hizkuntzak, hau da, jakin behar du haurra gai dela gauza asko egiteko.
Gaur egun gaitasun horiek ukatu edota ezkutatu egiten dira eta ez luke horrela izan beharko. Izan ere, eskolan egiteko guztiak irakaslearen edo pertsona heldu baten ikuspegitik eginak daude eta ez haurren interes edota beharretatik begiratuta.
“Escuela para todos, no de todos y para pocos”
Francesco Tonucci

No hay comentarios:
Publicar un comentario